Itzulpenak eta interpretazioak oinarrizkoak izan dira beti gure gizartean, izan ere, beste kultura batzuekin komunikatzeko tresna oso baliagarria izan da, eta askotan ez gara kontziente beren garrantziaz. Adibidez, literaturan, itzulpen batek eragina izan dezake, neurri bateraino, eleberri baten arrakastan edo porrotean. Normalean kritikoek ez dute arreta jartzen eleberri horren itzulpenean lan literario bat ebaluatzen dutenean, baizik eta haren aspektu literarioetan, hau da, ez dute kontsideratzen elementu garrantzitsu bat bezala, eta beraz, ez dute itzultzailearen lana baloratzen. Liburu bat irakurtzen dugunean garrantzia handia ematen diogu erraztasunez irakurtzeari: hitz ezagunak topatzea, esaldi ulergaitzak ekiditea, eta abar. Zenbaitetan zentzurik gabeko esaldiak aurkitzen ditugu edota ohartzen gara ez duela adierazten jatorrizko testuak esaten duena, eta horrek liburuaren irakurketa zailtzen du. Hala ere, egia da, idatziak zentzua izan dezan, askotan aldaketak egin behar direla xede testuan, besteak beste, gaur eguneko hizkerara moldatu, itzulpen zuzena saihestu. Hizkuntzak oso desberdinak dira bata bestearengandik, beraz, sarritan zeharkako itzulpena erabili behar da irakurleari lana errazteko; eta hori itzultzaileei zor diegu. Izan ere, hizkuntza etengabe eraldatzen doan tresna dugu, eta itzultzailearentzat bere lantresna da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario